Think gaur - Euskadi 2020

Agiriak

2008/05/22

Norden 2020

Eskandinavia aldeko bost herrialdeek egindako hausnarketa bateratua da ( Suedia, Finlandia, Norvegia, Danimarka eta Islandia) " Think tank " baten bidez, modu bateratuan erantzuten diote honako galdera honi: "will there be norden in 2020?" (izango ote dira nordikoak   2020 urtean?),eta  guri dagokigunez, "izango ote da euskotarra edo euskalduna 2020 urtean?".

  1. Project Background  edo hasierako informazioa.
    Egitasmoa Industria Garapenerako Fundazio Nordikoak  abiatu zuen. Internet bidez garatu zen eta bost hiriburu nordikoetan eta Brusela hirian antolatutako sei lan-batzarralditan  egin zen.

  2. Think Tank  honen kideak.
    Bileran parte hartu zuten gazte profesionalen zerrenda.

  3. Lan prozesua. "nordikoa" denaren kontzeptua ( bi lerrotan zehaztea) eta etorkizunerako joera nagusiak bilatzea.
     
    1. Zer ote da " nordikoa"?

    2. "Joera handiak". Lau dira: Hazkunde garaian dagoen garapen teknologikoa; Globalizazioa ( merkatu globalak); Biztanleriaren zahartzea ( Inmigrazioa eta jaiotze tasa); Europar Batasunaren garapenaren eragina ( Integrazio Prozesua)

    3. Berehalako erronkak: Hezkuntza, Gizarte Segurantza (ongizatearen gizartea), Merkatu berrietara zabaltzea, nazioarte mailako Lankidetza ( internazionalizazioa)

    4. Gizartearen  gaineko azterketa. Galderari erantzuna: Zer gertatuko ote da eredu nordikoarekin, ongizatearen gizartearekin, demokraziarekin, lankidetzarekin eta talde nortasunarekin? Galdera baino ez da egiten.

  4. Lau eszenatokiak
    Azterketak lau eszenatoki deskribatzen ditu ardatz nagusien arabera: homogeneitate-hetereogeneitatea eta  muga gehiago-muga gutxiago.

     
    1. Nationalistic (homogeneitatea eta muga gehiago).
      Naturalismo  erromantiko-berria. Kulturen arteko ezberdintasunak.
      Tokian tokiko hizkuntzaren nagusitasuna. Babesa.

    2. The Big Business (homogeneitate mugarik gabea). Merkatu bakarra eragin politikorik gabe. Ingeles hizkuntzaren nagusitasuna. Erregioen mundua eta ez Estatu subiranorik.

    3. Europar Batasun indartsua zatitutako mundu batean ( hetereogeneitatea mugekin). Nazio eta erregio koalizioak barne mugarik gabe. Ingelesa lan hizkuntza. Kultura ezberdinen arteko bizikidetza. Nortasun-aniztasuna.

    4. Utopía liberala (mugarik gabeko hetereogeneitatea). Merkatu ireki eta askea, araudirik gabea. Gizartearen erantzuna bakarrik oinarrizko beharrei. Ingelesa da hizkuntza.

  5. Izango ote da "Norden" 2020 urtean? EZ!
     
    1. Oinarrizko galdera, habia: Zer gertatuko ote da ereduarekin,ongizatearekin, demokraziarekin ,lankidetzarekin eta talde nortasunarekin lau eszenatokietan?

    2. Erantzunaren oinarriak: EZ!

    3. Galdera da: nola biziraun?

    4. Eszenatokiak dira estrategiarako oinarriak.

  6. "Norden" salbatzerik dago? Kapitulu honetan aurkezten da erantzuna, ekimena.
     
    1. Berehalako erronkak: Kontua da " nortasun berrira irekitzea ala barrura begira ixtea eta  garbi eta txiro mantentzea".

    2. Bizitzen jarraitzeko, beharrezkoa da " eraso estrategia"  , "erasoaldia". Lerro bitan esanda; inmigrazioaren aldekoa ( goi mailarako heziketarako eszenatoki erakargarria) eta nazioarte mailako lankidetzaren aldekoa eta internazionalizazioaren aldekoa (esparru ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta ingurumenean " norden" marka propioa indartzea)

  7. Bigarren aldia: Demokrazia digitala.
    Parte hartzea irekitzea internet bidez " gure etorkizuna eraikitzeko", hau da, "lehentasunak" aukeratu ahal izateko.
    "norden" Demokrazia digitala ( teknologia berriak, interaktibitatea, parte hartzea...)