2008 urtean EAJ-PNVk Think Gaur Euskadi 2010 hausnarketa prozesua garatu zuen, Euskadira mundura zabaltzeko erronka nagusiarekin.Gure helburua, Euskadiren garapena inguruko herriekin alderatzea zen eta horrela, hurrengo hamarkadarako erronka eta helburuak zehaztu ahal izateko.
Hausnarketa prozesu honek Euskadiren garapenari era nagusian eragingo dioten makro-joera globalak zehaztea ahalbidetu zigun; era berean, garatuenen dauden herrialdeetako politika publikoetako esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen.
Think Gaur Euskadi 2020 agiriak prozesu honen ondorioak biltzen ditu eta «EAJ-PNVk euskal gizartearekin duen gizarte hitzarmena» gorpuzten du. Agiri honek Euskadik berrikuntzan, gizarte politiketan, jasangarritasunean, kulturan eta Euskadi Europan hurrengo hamarkadan integratzean dituen erronkak planteatzen ditu.
Think Gaur agirian islatzen diren balore, helburu eta proposamen zehatzek orain laguntzen digute ADOS ekimen politiko eta ekonomikoaren oinarriak ezar ditzagun. Bere helburua, Euskadi globalerako herri egitasmo berria planteatzea da, zerumuga 2013 urtean jarri dugularik.